Basque
From Noborders Network Wiki
Gonbidaketa
Mugarik Ez - Naziorik Ez - Kartzelik Ez
2007-ko Irailak 19-tik 24-ra Gatwick-eko aireportuan elkartuko gara Erresuma Batuko (EB) 1. Mugagabeko Eremua (No Border Camp) ospatzeko asmoz.
Eremu honen bitartez, alde batetik, espetxe berri baten eraiketa elkarrekin ekidin nahi dugu eta, bestetik, migrazio-kontrolen aurkako ideiak elkar-batu nahi ditugu.
Gatwick-eko Aireportua—Muga Eremua Bat
Gatwick, Britania Handian barrena dagoen muga eremutzat hartzen dugu. Egunero hainbait lagun heltzen dira hona eta egunero hainbat lagun indarrez deportatuak izaten dira hemetik. Gatwick epaiketarik behar ez duen kartzelatzat hartzen dugu: hemen lagun asko ezkutuan ibili edo ikustezin jokatu behar dute; hemen lagun ugari muga zeharkatzeagatik soilik kriminaltzat jotzen dute.
Orain gutxi dala Britania Handiko gobernuak Gatwick-eko aireportuan bertan beste espetxe bat eraikitzeko asmoa jakinarazi du. Eraiketa gelditzen ez badugu, munduan-zehar migrariak kartzelatzen dituzten espetxe krudelen artean beste bat izango dugu hau.
Gatwick-etik gertu beste muga fortifikazio batzuk dagoz: Croydon-eko inmigrazio albiste zentrua, deportazio hegaldiak egiten dituzten konpainien zentrua ala Crawley-eko Nortasun Agiri (NA) elkarrizketa zentrua. Hemendik gertu, Dover eta Folkstoneko muga eremuak dagoz ere, nun hainbat lagun, atxiloketari ihes egin nahian, euren-burua arriskuan jartzen dute.
Muga fisikoak gogortzen diren heinean, gobernuak migraziaoren kontrol internoa— nazioarteko datu-base, jagoletza bideo, Nortasun Agiri (NA) biometriko ala jarraiera eletronikoen bidez— astuntzen ari du. Adibidez, orain dela gutxi Britania Handiko gobernuak Sirene System-en jarduna zabalki jakinarazi du. Sirene System-en bitartez Britaniak SIS (Schengen Information System, Europan zehar jarduen errefugiatu/iheslari eta migrari data-base bat) sistema Europarrean sarrera lortuko du. Horrez gain, protestanteen mugimendu askeak sahiesteko asmoz, sistema hau handitzeko planak egiten ari dira.
Taktika Laborategia
Nola indartzen ditu gure eguneroko bizitzak—bizirauntzeko lanpostu baten beharra, ongizate gizarte sistema—muga hauek? Nola borrokatu dezakegu bai mugen onarmen arruntaren aurka, nola ‚barru’/‚kanpo’ banaketa artifizialaren aurka? Nola bultzatu dezakegu libre-mugimendua lege basikotzat? Nola indartu genezake estatu edo ekonomiatik aparte migratzeko/ez-migratzeko erabakia hartzeko gaitasuna? Nola hasi genezake jendearen arteko banaketak salatzen dituen mugimendu bat edo nola egin genioke kontrolari ihes?
Gure ustez, mugak apurtu dituztenekin, kontrolari ihes egin dioten hacker-ekin, bizitza lanbarik eta dirubarik aurrera jarraitzen dutenekin, sistema kartzelarioa salatzen dutenekin, identidadeak zalantzaten dituztenekin, jerarkia eta banaketakegabeko elkarteak sortzeko gai direnekin...guzti hoiekin, ezagutza elkarbanatzeko beharra dago.
Mugen Aurkako Kanping-Ekinaldia
Eremu hau 1990-tik muduan zehar gertatutako Mugagabeko (No Border camp) eremuen tradizioa jarraitzen du, abuztuan Ukranian eta azaroan Mexiko/EEBB-en arteko muga artean izango diren ekinaldien antzera. Eremu hau informazioa, gaitasunak, ezagupena eta esperientziak elkarbanatzeko espazio bat izango da. Banatzen gaituen muga-sistemaren kontrako jarduerak eraikitzeko espazio bat, azken finean.
'Mugagabeko' ('no borders') borroka 'muga-ireki' ('open borders')-en borroka baino zabalagoa dela aitortzen dugu: Mugarik izango ez balira, estatuak desagertuko lirateke eta estatugabe ekonomia nazionalak betirako galduko lirateke ere bai. Era berean, mugagabeko mundu batetan dokumentuak soberakoak izango lirateke.
Eremu honen bidez antolaketa politiko-praktiko autonomoen laborategi bat egiteko asmoa dugu nun jendearen ekarpen eta kontribuzioak garrantzi handikoak izango dira. Geure arteko banaketak gogortzen dituzten desberdintasun eta mugak —generoa, arraza, gizarte-klasea, naziotasuna...— aitortzen ditugu, eta sentzu honetan, Mugagabeko Eremu honen bitartez identitade artifizial eta banatu hauek gainditzeko estrategiak garatzeko espazio bat sortu nahi dugu.
No Borders
No Borders kolektiboa migrazio kontrolen desagerpenaren alde eta mugitzeko askatun orokorraren alde borrokatzen duen sare bat da. Horregatik No Borders-ek hiritar/ez-hiritarren arteko bidegabeko banaketaren eta kontrol-sistemaren aurkako mugimendu radikal bat sortu nahi du.
Guk, No Borders-en, mugak salatzen ditugu— bai guretzat, bai guztiontzat— razismo gabe, beldurgabe eta nazionalismorikgabe bizitzeko aukera izan dezagun.
Mugitu, elkar-ezagutu. Hitz-egin, borrokatzen dugu.
Etorri eta partizipa ezazu!
Kontaktua: g-anbc2007@riseup.net
Zerrenda:http://lists.riseup.net/www/info/gatwick07 hemen herri-zerrendara/zerrenda-publikora apunta zaitezke.